Biztanle-talde bakoitzari, bere ezaugarriengatik, zerbitzu bereiziak eskaini behar zaizkio, pertsona bakoitzari egokitzeko helburuarekin eta hori da gure eguneroko helburua.
Instalazioak jarduera programa desberdinak egiteko espazio gisa proposatzen dira, bai eskalada eremuan, bai gimnasioaren eremuan.
Mugarki instalazioak
• Mugarki eraikina: 800 m 2 -ko lekua bi solairurekin, gimnasioa, jarduera zuzendutako gelak, kontsulta gelak, aldagela eta taberna gunea.
• Eskalada eremua: 250m2-ko eremua boulder eta bide ezberdinetan banatua, non ikastaroak eta askotariko jarduerak eskaintzen diren.
Mugarki Zerbitzuak
Bai gimnasiorako espazioan, bai eskalada eremuan, MUGARKI taldeak gozatzeko eta entrenatzeko jarduera eta zerbitzu desberdinak diseinatu ditu.
• Jarduera gidatuak: Taldeka egiten diren jarduerak, monitore baten zaintza eta zuzendaritzarekin. Ekintza desberdinak publiko guztientzat eskuragarri izateko diseinatuta daude, beti ere erabiltzaileen gaitasunak eta adina kontuan hartuta. Jardueren ordutegi ezberdinei esker, erabiltzaileek klase ezberdinetara joatea erraztuko dute.
• Kirol Eskolak: eskola-umeen ingurune hurbilean kirol praktika egokia eta osasungarria sustatzera zuzendutako programak. Kirol eskoletan jarduera fisikoa praktikatzea beti izango da egokia jarduera ezberdinetan lan egingo dugun adinetarako.
• Jarduera fisikoko programak : helburu zehatz bati zuzenduta, populazio-talde zehatz bati zuzenduta.
- Bizikletan ibiltzen direnentzako programak
- Trail running-ean aritzen direnetzako programak
- Eskalada prestakuntza programak
- +50 urte dutenentzako programak
- 3. Adinekoentzako programak
- …
• Taberna gunea: MUGARKI eraikinaren barruan elkargune sozial bat aurkitzen dugu, entrenamenduaren ondoren edan eta askaria egiteko.
Espero dugu MUGARKI elkargune goxo eta abegikorra izatea, non bisitatzen gaituzten pertsonak MUGARKI komunitatearen parte sentitzen diren.
ZUEN ZAIN GAUDE!